Gizartea -

Bilboko aireportua

Txorierriko alkateek segurtasun neurriak eskatu dituzte, putreen aurrean

Igandean, putre baten eta hegazkin baten arteko talka gertatu zen Bilboko Aireportuan. Inguruan gero eta putre gehiago ikusten direnez, "oso kezkatuta" agertu dira alkateak.

Maiatzean, beste talka bat gertatu zen Bilboko Aireportuan. Artxiboko argazkia: EiTB
Maiatzean, beste talka bat gertatu zen Bilboko Aireportuan. Artxiboko argazkia: EiTB
Maiatzean, beste talka bat gertatu zen Bilboko Aireportuan. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Putreek eragin ditzaketen arriskuak saihesteko eta herritarren segurtasuna bermatzeko "neurri zehatzak lehenbailehen" hartzea eskatu dute asteazken honetan Txorierriko Mankomunitatea osatzen duten Bizkaiko sei udalerriek: Loiu, Sondika, Derio, Zamudio, Lezama eta Erandio. Izan ere, putre baten eta hegazkin baten arteko talka gertatu zen igandean Bilboko Aireportuan. Dena dela, hegazkinak arazo barik hartu zuen lur.

Inguruetan gero eta putre gehiago ikusten direnez, Txorierriko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako alkateek ohar bat zabaldu dute, egoerarekin "oso kezkatuta" daudela jakinarazteko. Ildo horretatik, putreek eragin ditzaketen arriskuak saihesteko eta herritarren segurtasuna bermatzeko "neurri zehatzak lehenbailehen" hartzea eskatu dute. Hala, arazoari konponbide bat emateko lanean jarraituko dutela adierazi dute, putreen eta hegazkinen arteko talkek arriskuan jartzen baitituzte herritarrak.

"Putreen eta hegazkinen arteko talkek tripulazioari, bidaiariei eta herritarrei ekar diezaieketen arriskua ikusita", Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarekin eta Klima Aldaketaren Estatu idazkariarekin "lehenbailehen" bilera egiteko eskaera egin dute alkateek. Hala, adituek osatutako talde batek putreak "nondik datozen eta zergatik hurbiltzen diren" aztertzeko beharraz ohartarazi dute.

Alkate horien esanetan, azken urteotan gero eta putre gehiago ikusten dira inguruetan, batez ere Bilboko Aireportutik gertu, eta horrek arazoak eragin ditzake.

AENAko ordezkariekin, Bilboko Aireportuko Zuzendaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko kideekin bildu ostean, erakundeen arteko koordinazioa eskatu dute Txorierriko Mankomunitatea osatzen duten Bizkaiko sei udalerriek, arazoari konponbide bat eman ahal izateko.

Horrela, adituek osatuko duten ikerketa taldeak "neurri eta konponbide zehatzak" aurkeztu arte, "buru-belarri lanean" jarraituko dutela esan dute alkateek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Lezama Erandio berriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Gaurko azken ordukoa Derio Zamudio albisteak Ingurumena albisteak Animaliak azken ordukoa Sondika