Gizartea -
Oporrak
Irteera-operazioak auto-ilarak sortu ditu Euskal Herriko errepideetan
19:00ak aldera auto-ilarak ziren A-8 autobidean, Bizkaian, Gallartatik, Kantabriako noranzkoan. Era berean, A-1 autobian ilarak dira, Armiñonen (Araba).
Agentziak | Erredakzioa
19:00ak aldera auto-ilarak ziren A-8 autobidean, Bizkaian, Gallartatik (Abanto-Zierbena), Kantabriako noranzkoan. Trafiko handia da zonaldean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, A-1 autobian ere 3 kilometroko auto-ilarak dira, Armiñonen (Araba), Madrilgo noranzkoan. Era berean, N-622 errepidearen eta A-1en arteko loturan, Gasteizen, Madrilgo noranzkoan, 2 kilometroko auto-ilarak dira.
Non kontsultatu daiteke errepideen egoera
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak 011 telefonora deitzea aholkatzen du informazioa eskatzeko bidaiari ekin aurretik. Era berean, Trafikoko webgunean edo sare sozialetan errepideen egoera zein den kontsultatu daiteke.
Bestalde, EiTBk ere zirkulazioan suerta litezkeen arazoen berri emango dizu eitb.eus-ek duen trafikoari buruzko atal berezian, eta ordu erdiro Euskadi Irratiko buletinetan.