Gizartea -

Fiskaltzaren aurrean

Zornotzako adingabeen zentroa 'gainezka' dagoela salatu du Podemosek

Koalizio morearen hitzetan, adin txikikoentzako zentroak 40 adingaberentzako lekua du, baina 160 baino gehiago bizi dira bertan, eta horietatik 30 bat “lurrean lo egiten ari dira”.

Zornotzako (Bizkaia) adingabeen zentroa. Artxiboko irudia: EiTB
Zornotzako (Bizkaia) adingabeen zentroa. Artxiboko irudia: EiTB
Zornotzako (Bizkaia) adingabeen zentroa. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tinixara Guanche Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak eta Eneritz de Madariaga Podemos Euskadiko batzarkideak salaketa aurkeztu dute Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean, Zornotzako adingabeen zentroaren “pilaketa handiari” aurre egin diezaion; izan ere, 40 gazterentzako lekua du, eta 160 baino gehiago bizi dira bertan.

Zornotzako zentroaren “pilaketa egoera larriari” konponbide bat ematea eskatzeko bide guztiak agortu dituztela azaldu dute komunikabideen aurrean. Zentroak atzerritar adingabeei aterpe ematen die.

Horregatik, Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean idatzi bat aurkeztera “beharturik” zeuden, erantsi dutenez, Adingabeen Fiskaltzak “urraketa larri eta sistematikoei aurre egiteko”.

PODEMOS EITB 1280X720

PODEMOS EITB 1280X720

Tinixara Guanche Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidea eta Eneritz de Madariaga Podemos Euskadiko batzarkidea. Irudia: EiTB

Zentroak gaitasun mugatu bat du; izan ere, 40 gazterentzako tokia du, eta 160 adingabe baino gehiago bizi dira egun, azpimarratu dutenez. Podemoseko ordezkarien esanetan, haurrek “lo egin ahal izateko”, jangela eta hezkuntzarako gelak atondu behar izan dituzte. Hala ere, “30 bat adingabe lurrean lo egiten ari dira”, salatu dute.

Guancheren eta Madariagaren ahotan, arazoak Bizkaiko Aldundiaren “plangintza faltarekin” zerikusia du, “egoera kudeatzeko gai ez delako”. “Ez da noizean behin gertatzen ari den gauza bat, ezta larrialdi egoera baten ondorioa ere”, gaineratu dute.

“Ia egiturazko egoera” bat dela kritikatu dute. Arartekoak 2005ean antzeko gertakariak salatu zituela gogorarazi dute. 2018ko txostenean zentroak “gainezka” zeudela azpimarratu zuen Arartekoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Bizkaia Zornotza Salaketak Gizartea Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Umeak