Gizartea -

Lapurreta Barrikan

Ustezko bi lapur atxilotu dituzte Berangon, ertzain bat larri zauritu ondoren

Hasiera batean, zauritua anbulantzian eraman dute Urdulizko ospitalera, baina handik gutxira Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barrikako (Bizkaia) etxebizitza batean lapurreta egiten ari ziren bi gazte ezustean harrapatu ditu ertzain batek arratsaldean. Arma zuri batekin ertzainari eraso egin diote eta larri zauritu dute. Ordu batzuk geroago atxilotu dituzte.

Segurtasun Saileko iturriek ETBri jakitera eman diotenez, lapurrek ihes egin dute 16:00ak aldera, baina Ertzaintzak Berangon aurkitu eta atxilotu ditu 19:50 aldera.

Hasiera batean, zauritua anbulantzian eraman dute Urdulizko ospitalera, baina handik gutxira Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Gizartea Plentzia Albisteak Berango