Gizartea -

Gurutzetako Ospitalean

Mehatxu egin dio ospitalean erretzea aurpegiratu zion erizainari

Gizonezkoa atxilotu egin dute, eta gaur utziko dute epailearen esku. Gizona ospitaleratuta zegoen, eta zentro barruan erretzen ari zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 31 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo), zentro barruan erretzea aurpegiratu zion erizain bati mehatxu egitea egotzita, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Eguerdian, paziente bat istiluak sortzen ari zela jakinarazi zion Gurutzetako segurtasun zerbitzuak Ertzaintzari, eta hortaz, patruila bat bertaratu zen.

Hara heltzean, gizonezkoak jarrera erasokorra zuen, eta agenteek geldiarazi eta atxilotu behar izan zuten, aipatu iturrien arabera.

Gizonezkoa gela batean ospitaleratuta zegoen, baina senda-agiria eman zioten polizia-etxera eraman zezaten. Gaur eramango dute epailearenera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea