Gizartea -
Tabakoaren aurkako legea
Zapatero: 'Ez dago erretzailea gaizkile bilakatzeko asmorik'
Egoera ekonomikoa zaila bada ere, 2011n lan-aukera gehiago izango direla iragarri du Zapaterok. Horren esanetan, Espainiako Gobernua luzaroko langabeak lan-arloan txertatzeko jardunean ari da.
Erredakzioa
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, "ez dago erretzailea gaizkile bilakatzeko asmorik" eta tabakoaren aurkako legea "osasunaren aldekoa" denez, ez du debekatzea helburu, gaineratu du.
"Herritarren % 80k babesten duten zentzuzko neurri bat" kritikatzea zentsuratu du Zapaterok Onda Ceron emandako elkarrizketan. "Herrialde europar gehienetan eta aurreratuetan ezarritako legea da", gaineratu du.
Espainiako Gobernuko presidentearen arabera, berak oso gutxi erretzen du ia beti leku publikoetan dagoelako eta legeak "leku publikoetan tabakoaren kea sufritzen duten erretzaile pasiboak babestea" jomuga duela azpimarratu du.
Edonork legea urratzen duena salatu dezakeela esan zuen atzo Leire Pajin Osasun ministroak. Zapateroren aburuz, Pajinek "ez du salatzera bultzatzen, zentzuzkoa da esandakoa: kontsumitzaile elkarte batek egiten duen bezala, salaketa egin daiteke".