Gizartea -
Tabakoaren Legea hausteagatik
EAEn 35 salaketa izan dira egun eta erdian
Estatu mailan, lehen lanegunean ehunka kexa jaso ditu Facuak tabakoaren Legea hausteagatik.
Erredakzioa
Kontsumitzaileen elkarteek hiritarren lehen kexak jaso dituzte tabakoaren aurkako legea tabernetan urratua izan ostean; dena den, kexa gehienak horretan gelditu dira, eta ez dira salaketarik ipini.
311 kexa jaso ditu Facuak tabakoaren legearen lehen lanegunean.
Facua izan da salaketa bat jarri duen kontsumitzaileen elkarte bakarra, Sevillako taberna baten aurka, hain zuzen; izan ere, taberna horrek ez du erretzea debekatzen delako kartelik jarri.
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen Estatuko konfederazioko iturrien arabera, hainbat kexa jaso dituzte; besteak beste, Madrilgo zenbait tabernatan erretzen ari zirela ziotenak, baina ez dira salaketarik jarri.
Bestalde, erabiltzaile baten salaketaren arabera, Madrilgo bingo batean legea urratu egin dute.
35 kexa Euskadin jaso dira
EAEn egun eta erdian 35 salaketa izan dira Tabakoaren Legea hausteagatik, Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazi duenez. Leku publikoetan jendea erretzen ari zelako aurkeztu dituzte salaketa horiek.
Urtarrilaren 2an sartu zen indarrean Espainiako Gobernuaren Tabakoaren Aurkako Legea. Eusko Jaurlaritzak otsailean onartuko du bere legea, baina oraingoz ez du&' || 'nbsp; zigorrak jartzeko eskumenik. Bitartean, egunotan informazioa jasotzen ari da: 902-47 18 18 telefono zenbakian, euskadi.net/tabakoa webgunean eta tabakoa@ej-gv.es postan.