Gizartea -

Istripua

Gizonezko bat hil da Karrantzan, sastrakak kentzen ari zela ibaira erorita

Biktimak 43 urte ditu eta Karrantzako bizilaguna da. Lursail bat garbitzen ari zela, zazpi metroko altueratik ibaira erori da.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

43 urteko gizonezko bat hil da gaur eguerdian Karrantzan, lursail bat garbitzen ari zenean zazpi metroko altueratik ibaira erorita, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertakaria 12:00ak aldera jazo da. Biktima anaiarekin batera ari zen sastrakak kentzen eta bat-batean ibaira erori da. Anaiak, hainbat bizilagunen laguntzarekin, gizonezkoa erreskatatu du.

Osasun ezagutzak dituen bizilagun batek hura suspertzeko ahaleginak egin ditu, baina ezinezkoa izan da.

Epailea ezbeharraren tokira bertaratu da, hilotza eramatea agintzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Albisteak Ibaien azken ordukoa Enkarterri