Gizartea -

Migrazio krisia

Proactiva Open Arms gobernuz kanpoko erakundearen ontzia Palman lehorreratuko da

Mediterraneoko urtean bizirik erreskatatu zuten emakumezkoa eta bi hilotz daramatza ontziak.

Mediterraneoan erreskatatutako emakumea. Artxiboako argazkia: EiTB
Mediterraneoan erreskatatutako emakumea. Artxiboako argazkia: EiTB
Mediterraneoan erreskatatutako emakumea. Artxiboako argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mediterraneoko uretan abandonatutako emakumezkoa eta bi hilotzak Espainiako porturen batean lehorreratzea eskatu du Proactiva Open Arms gobernuz kanpoko erakundeak eta Espainiak horretarako baimena eman du.

Europa Press agentziaren arabera, Palmako (Mallorca) portuan lehorreratuko da ontzia, datorren uztailaren 21ean.

Bizirik dagoen emakumea artatzea eta hilik dauden emakumeari eta umeari tratu duina izango da lehentasuna.

Francina Armengol Balearretako presidenteak Mallorcan lehorreratzeko aukera eskaini du, twitter bidez zabaldutako mezu batean jakinarazi duenez.

Proactiva Open Arms gobernuz kanpoko erakundea azaldu du dagoeneko Espainiako kostaldera bidean dela.

Italiako porturen batean lehorreratzeko aukera baztertu du erakunde horrek, "faktore kritiko asko dagoelako".

Ildo horretan, Matteo Salvini Barne ministro italiarrak egindako adierazpenak ekarri ditu gogora, gobernuz kanpoko erakundeak emandako informazioa "gezurrezkoa" esan baitzuen.

Areago, bizirik atera den emakumearen segurtasuna Italian bermatuta egongo ez litzatekeenaren susmoa agertu du: "Bere testigantza lasaitasun eta segurtasun osoz emateko aukera izango ez lukeela uste dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gizartea Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Errefuxiatuak albisteak gaur Balearrak albisteak Mediterraneo itsasoa gaur