Gizartea -

Euskadin

Istilurik ez, tabakoaren aurkako legearen lehen egunean

Gema Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren ustez, legeak ez die ostalariei diru galerarik eragingo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tabakoaren aurkako legearen lehen egun honetan, erretzaileak kanpora atera dira zigarroa erretzera; gustatu ala ez, legea errespetatu dute, eta ostalariek ez dute aparteko arazorik izan.

Hala ere, ostalariak kezkatuta agertu dira, jendearen jarrera zein izango ote den zain.

Are kezkatuago izan dira gauean lan egiten dutenak; gauean erretzera kanpora ateratzeak zarata sortzen duela salatu dute.

Ostalariek galerarik ez dutela izango esan du Zabaletak

Lege honek ostalariei ostalarien irabaziak ez dituela murriztuko esan du Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak. Bere hitzetan, tabakoaren arauak "leku guztiak maila berean jartzen ditu" ezin baita inon erre.

Gainera, bere Sailak webgune bat eta telefono zenbaki bat martxan jarri dituela iragarri du Zabaletak zehapen expediente eta salaketa guztiak bideratzeko.

Ezin da eremu itxietan erre

Gaurtik aurrera ezin da leku publiko itxi guztietan erre, eta zenbait toki zabaletan erretzea ere debekatzen da, besteak beste, institutuetako kanpoaldean, jolastokietan edo osasun-zentroen inguruetan.

Legearen arabera, hotelek, aterpetxeek eta ostatuek libre dituzten gelen % 30 erretzaileentzat gorde ditzakete. Horrez gain, kartzeletako presoek, ospitale psikiatrikoetako gaixoek eta zaharren egoitzakoek erretzeko erretserbatutako gelatan baino ez dute erretzeko baimenik izango.

Bitxikeriak bitxikeri, ibilgailu pribatuetan, nahiz eta adingabeak egon, helduaren esku egongo da erretzea.Legearen testuan herritarren eskaerak betetzen direla ziurtatzen da, duela gutxi eginiko galdeketek dioten moduan. Horrez gain, adingabeei eta ostalaritzako langileei on egingo die, besteen tabakoaren kea inguruan izaten baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea