Gizartea -

Mediterraneoa

Libiako kostazainek 'abandonatutako' bi gorpu erreskatatu ditu Open Armsek

Nazioarteko uretan “sorospen-eginbeharra ez betetzea” leporatu dio gobernuz kanpoko erakundeak Triades ontziari. Open Armsek ohartarazi duenez, arriskuan zegoen ontzi bat “gauean abandonatu dute”.

Open Arms gorpuak
Open Arms gorpuak
Libiako kostazainek 2 emakume eta haur bat erreskatatu gabe utzi zituzten

0:46

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Proactiva Open Armseko zuzendariak astearte honetan jakitera eman duenez, gobernuz kanpoko erakundeak emakume eta umetxo baten gorpuak eta emakume bat bizirik topatu ditu Mediterraneoan, Libiako kostaldetik 80 miliara. Libiako kostazainek ontzia “suntsitu” eta “abandonatu” dutela salatu du Open Armsek.

Gobernuz kanpoko erakundearen iturriek baieztatu dutenez, Open Armseko ontziaren tripulatzaileak itsasoan aurkitutako gorpuak portura eramaten ari dira, “tratu duin” bat emateko.

Nazioarteko uretan “sorospen-eginbeharra ez betetzea” leporatu dio Campsek Triades ontziari. Zuzendariak ohartarazi duenez, arriskuan zegoen ontzi bat “gauean abandonatu dute” Libiako kostazainek.

“Ez dute larrialdi egoera kudeatu eta bi egun berandu heldu dira, bi gau berandu, eta gainera, eurak suntsitu duten ontzi batean bi emakume eta haurtxo bat abandonatu dituzte”, ohartarazi du Proactiva Open Armseko zuzendariak. Gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin beharrean, “milizia armatuak” kontratatzearen “ondorio zuzena” da hori, erantsi duenez.

“Libia Estatu bat, herrialde seguru bat, dela Europari sinetsarazteko, milizia armatuak kontratatzearen ondorioa da”, salatu du Campsek sarkasmoarekin. Mediterraneoan migratzaileak eta errefuxiatuak erreskatatzeko ardura Libiako baliabideen esku uztea egotzi dio Campsek Italiako Gobernuari txio batean. Are gehiago, hori “legitimatzea” leporatu dio.

Matteo Salvini Italiako Barne ministroak Proactiva Open Arms kritikatu du: “atzerriko gobernuz kanpoko erakunde batzuen gezurrek eta irainek Italia zuzen dagoela baieztatzen dute”.

“Irteerak eta lehorreratzeak murriztea, hildakoak eta legez kanpoko immigrazioarekin espekulatzen dutenen etekinak murriztea da”, gaineratu du Salvinik Twitter sare sozialean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Nazioartea Migrazioa Gizartea Albisteak Italia Itotzeak itsasoan Mediterraneo itsasoari buruzko azken albisteak Libia Naufragioak