Gizartea -
Ebakuntza zaila
Ibai Uriarte ondo sendatzen ari da bost organo transplantatu ostean
Ibairen pronostikoa erreserbatua da; izan ere, zailtasunak izan ditzake eta organoei errefus egin ahal die datozen orduetan, baina alde teknikotik, ebakuntza "arrakastatsua" izan da.
Erredakzioa
Lau urteko Zaratomoko (Bizkaia) umea "ondo" sendatzen ari da gibeleko, sabeleko, duodenoko, heste meharreko eta pankreako transplante zail bat egin ostean. Madrilgo La Paz ospitalean egin diote "arrakastaz" ebakuntza.
Horrela adierazi dute Manuel Lopez Santamaría umeen errai-anitzen transplanteetan Espainiako aditu handienak eta Santiago Yus ospitale horretako transplanteen koordinatzaileak. Javier Uriarte Ibairen aitak "miraritzat" jo du ebakuntza.
Joan den abenduaren 28an Ibaik bere ezaugarrietako organo-emaile bat aurkitu zuen eta horri esker ebakuntza egin ahal izan zioten, aitak hunkituta gogoratu duenez.
Santamariaren hitzetan, Ibairen pronostikoa erreserbatua da; izan ere, zailtasunak izan ditzake eta organoei errefus egin ahal die datozen orduetan, baina alde teknikotik, ebakuntza "arrakastatsua" izan da.
Ildo horretan, sendatzea ona izaten ari da, eta esnatzen ari da, baina "aste pare bat itxaron beharko dugu" bere garapenaren nondik norakoak ikusteko.