Gizartea -
Aste Nagusia 2018
Zorion Egileor eta Saioa Dominguez, Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera
Bilboko jaiak abuztuaren 18an hasiko dira, aktore mundakarraren eta Aixeberri konpartsako kidearen eskutik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zorion Egileor aktorea eta Saioa Dominguez Aixeberri konpartsako kidea izango dira aurtengo Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera, Bilboko Udalak ohar batean jakinarazi duenez.
Bilboko Aste Nagusia datorren abuztuaren 18an hasiko da.
Jai Batzorde Mistoak Zorion Egileor aukeratu du pregoilari izateko. Egileor Mundakan jaio zen, 1946an. Aktorea, konpositorea eta Herri Irratiko esataria da. 1977ko jai herrikoietan egin zen lehen kalejirako bultzatzaileetako bat izan zen Egileor.
Bilboko Konpartsak, ostera, Saioa Dominguez izendatu du aurtengo Aste Nagusiko txupinera. 1982an jaio zen Bilbon eta 18 urte daramatza Aixeberri konpartsan. Biokimikan doktorea da eta minbiziaren kontrako ikerkuntzan ari da lanean.