Gizartea -

Heriotza

Setien gotzainaren hil-kapera Artzai Onaren katedralean jarri dute

1979tik 2000ra Donostiako elizbarrutiaren gotzaina izan zenaren hil-kaperan sartu den aurreneko politikaria Juan Jose Ibarretxe lehendakaria izan da.

Juan Jose Ibarretxe lehendakaria Setien gotzainaren hil-kaperan. Argazkia: EFE
Juan Jose Ibarretxe lehendakaria Setien gotzainaren hil-kaperan. Argazkia: EFE
Herritar eta politikari ugari pasatu dira Setieni azken agurra ematera

1:39

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Setien Donostiako gotzain emerituaren gorpuzkiekin hil-kapera 14:00ak aldera zabaldu dute Artzai Onaren katedralean. 90 urte zituela gaur hil den prelatua beilatzen ari dira senideak.

1979tik 2000ra Donostiako elizbarrutiaren gotzaina izan zenaren hil-kaperan sartu den aurreneko politikaria Juan Jose Ibarretxe lehendakaria izan da.

Setienen gorpuari eliz jantziak jarri dizkiote, mitra eta artzain-makila esaterako. Santu Sakramentuaren kaperan dago, eta 20:00ak arte zabalik egon da. Asteazkenean 08:00etan ireki eta eguerdian hileta egin arte zabalik egongo da.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri duenez, Artzai Onaren hileta-elizkizunean izango da asteazken honetan. Setienen gorpuzkiak katedralean hobiratuko dituzte, aurreko hiru gotzainen ondoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Iñigo Urkullu Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Juan Jose Ibarretxe Gizartea Albisteak