Gizartea -

Lau urterekin

Ibai Uriartek bizitzeko behar zituen organoak jaso ditu

Lau urteko umeari sei orduko ebakuntza egin diote gaur goizean, eta gutxienez 24 ordu itxaron beharko dira eboluzioaren berri izateko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibai Uriarte lau urteko umeak bizirik jarraitzeko behar zituen organoak (hesteak, pankrea, duodenoa eta gibela) jaso ditu.

23:00etan, Ibairen familiari organo-emaile bat zegoela jakinarazi zioten, eta lau ordu geroago, umea Madrilgo La Paz ospitaleko ebakuntza-gelan zegoen.

Lopez Santamaria medikuak, organo anitzeko transplanteak egiteko ebakuntzetan Estatuan den aditu handienak, egin du ebakuntza. Ibai Uriarteri egindakoa sei ordukoa izan da, eta, medikuen arabera arrakastatsua; hala ere, 24 ordu itxaron beharko dira umearen eboluzioa jakiteko. Hiru egunez lasaigarriak emango dizkiote zer bilakaera duen itxaron bitartean, baina iragarpenak onak dira.

Ibai abenduaren 3an sartu zen La Paz&' || 'nbsp;Madrilgo ospitalean. Egoera larrian iritsi zen, infekzio batekin, tumore bat kentzeko ebakuntza batean zailtasunak eman ostean.

2003an egin zen Estatuan lehenengoz errai askoren transplantea egiteko ebakuntza. Gaur egun, batez beste bost egiten dira urtean, eta emaitza nahiko onak izan ohi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea