Gizartea -
Putzu handiak
Gasteizko zenbait kale itxi behar izan dituzte ekaitzen ondorioz
Besteak beste, Jacinto Benavente eta Florida kaleen elkargunea ibilgailuentzako itxi behar izan dute, baita Bratislava kalea ere.
Agentziak | Erredakzioa
Arratsaldeko ekaitzen ondorioz Gasteizko zenbait kale itxi behar izan dituzte. Gainera, kontuz gidatzeko gomendioa eman dute errepidean putzu handiak egon daitezkeelako.
Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, Jacinto Benavente eta Florida kaleen elkargunea ibilgailuentzako itxi behar izan dute, baita Bratislava kalea ere.
Era berean, Santiago Etorbidearen eta Madril kalearen arteko zirkulazioa eten dute arduradunek, baita Foru kaleko tuneletan eta San Antonio kalean ere, hiriburuko erdigunean.
Aragoi eta Leon kaleak ere itxi behar izan dituzte. Bien bitartean, Bergarako atean eta Iliada pasealekuan kontuz gidatzeko gomendioa eman dute, ur putzu handiak daudelako.