Gizartea -
Hezkuntza
Euskaraz egindako zientzia azterketak ez zuzentzeko agindu du Bordeleko errektoretzak
Seaskak "oso larritzat" jo du 180 ikasleren azterketak "bahitu" izana, froga euskaraz egin dutelako, eta neurriak hartuko dituela iragarri du.
EITB.EUS
Seaskako 180 ikaslek euskaraz egin zituzten Brebet frogako zientzia azterketak ez zuzentzeko agindua eman du Bordeleko Errektoretzak, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.
Matematikako eta Historiako azterketak euskaraz egiteko eskubidea dute, baina Zientziakoa ez. Hala ere, Seaskako ikasleek froga euskaraz egiteko erabakia hartu zuten. Azterketa joan den astean egin zuten.
Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioak "oso larritzat" jo du Errektoretzak ikasle horien azterketak "bahitu" izana eta zer neurri hartu aztertzen ari da orain.
Halaber, iluntzean mobilizazioak deitu dituzte, gertatutakoa salatzeko eta Brebeta euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko.