Gizartea -

Indarkeria matxista

'La Manada'ko bost kide zigortuak espetxetik atera dira bermea ordaindu ondoren

Prenda, Escudero eta Boza 18:00ak aldera atera dira Iruñeko kartzelatik, 6.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Guerrerok eta Cabezuelok gauza bera egin dute 19:30ean, baina Alcala Mecon.

Iruñeko kartzela, 'La Manada'ko hiru zigortu bertan espetxeraturik daude. Argazkia: EFE
Iruñeko kartzela, 'La Manada'ko hiru zigortu bertan espetxeraturik daude. Argazkia: EFE
'La Manada'ko hiru kide Iruñeko espetxetik atera dira

2:29

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko espetxean zigorra betetzen ari ziren 'La Manada' taldeko hiru kide kartzelatik atera dira 18:00etan, Nafarroako Lurralde-auzitegiak ezarritako 6.000 euroko bermea ordaindu ondoren.

Jose Angel Prenda, Jesus Escudero eta Angel Boza 2016ko uztailaren 9tik Iruñeko espetxean zeuden, 2016ko sanferminetan emakume gazte bati sexu-abusuak egiteagatik 9 urteko zigorra ezarri ondoren. Epaileak bermerik gabeko behin-behineko espetxealdi komunikatua ezarri zien. Beste bi zigortuak Alcala Mecoko (Madril) kartzelan zeuden.

Espetxetik ateratzean, komunikabide ugari zain zituzten zigortuek. Kazetariak goizeko lehen ordutik pilatu dira Iruñeko kartzelaren kanpoaldean. Herritarrak, ostera, ez dira apenas hurbildu; dozena bat pertsona bakarrik gerturatu dira.

Hirurak elkarrekin atera dira eraikinetik, bi autotan sartu eta abiadura handian alde egin dute. Kazetariak paretik kendu behar izan dira.

"Barrikada bat egin behar genuen, ez ziren atera behar, mundu guztia hemen egon behar zen", adierazi du emakume batek espetxearen kanpoaldean.

 

"Barrikada bat egin behar genuen"

 

Aske uzteko erabakia “amorragarria” dela esan du beste emakume batek. “Epaileak sistema zapaltzaile, patriarkal eta matxista baten parte dira; emakumeak gizonezkoaren sexu gozamenerako objektu bat dela uste dute”, salatu du.

“Zigor gabe, aske, uztea ez da normala, gainera sanferminetako bezperan egitea”, erantsi du.

Era berean, Alcala de Henareseko (Madril) presondegi militarrean zigorra betetzen ari ziren 'La Manada'ko beste bi kideak espetxetik atera dira 19:30ean, 6.000 euroko fidantza ordaindu ondoren.

Antonio Manuel Guerrero guardia zibila eta Alfonso Jesus Cabezuelo UMEko kidea kartzelan zeuden 2016ko uztailaren 9az geroztik.

Guerrerok eta Cabezuelok taxi berdinean alde egin dute. Ikusmin mediatiko handia izan da bi presoen irteeran.

 

Alcalá de Henareseko kartzela militarretik atera dira 'La Manada'ko kideak
Alcalá de Henareseko kartzela militarretik atera dira 'La Manada'ko kideak
Alcalá de Henareseko kartzela militarretik atera dira 'La Manada'ko kideak

0:31

 

Hurbilekoek fidantzak goizean ordaindu dituzte, eta ondorioz, aske geratu dira.

Nafarroako Lurralde-auzitegiak ezarritako kautelazko neurrien arabera, astelehenean bertan agerraldia egin beharko dute Sevillako epaitegietan, sinatzeko. Astean hiru aldiz gauza bera egin beharko dute.

Era berean, pasaportea kendu diete, Madrilen bizitzeko (biktima bertan bizi baita) eta biktimarengana edonola hurbiltzeko ala harremanetan jartzeko debekua dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Delituak Gizartea Albisteak Matxismoa Feminismoa ‘La Manada’ auzia Espetxe politika