Gizartea -

Atzeratuko da

Jaurlaritzak ez ditu tabakoaren aurkako isunak jarriko otsailera arte

Espainiako Gobernuak urtarrilean izango du prest Tabakoaren Aurkako Legea. Euskal Autonomia Erkidegoak, berriz, otsailera arte itxaron beharko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Otsailera arte Jaurlaritzak ezin izango ditu isunak jarri Tabakoaren Aurkako Legea betearazteko, gaur Gemma Zabaleta Gizarte Gaietarako sailburuak jakinarazi duenez.

Izan ere, Espainiako Gobernuak urtarrilean izango du prest Tabakoaren Aurkako Legea. Euskal Autonomia Erkidegoak, berriz, otsailera arte itxaron beharko du.

EAErako legea lehenago onartzea espero zuen Jaurlaritzak, baina azkenean otsaila inguruan onartuko du Eusko Legebitlzarrak.

Hala ere, bitarteko aste horietan, zainketa lanak egingo dituzte, nahiz eta isunik ez duten jarriko. Zabaletaren hitzetan, Legea betetzeko zainketa lanak “zorrotz egingo ditu”.

Estatuko Legea betetzen den ala ez kontrolpean izango dutela nabarmendu du sailburuak. Horrez gain, herritarren salaketak jasoko dituzte.

Bitartean, Tabakoaren Legea EAEn lehenbailehen onartzeko lanak aurreratu nahi ditu PSEko taldeak Eusko Legebiltzarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea