Gizartea -

Trafikoa Araban

A-1 autobidea berriz ireki dute Burgun, istripu baten ondorioz itxita egon ostean

Ezbeharra goizaldeko 02:20 aldera gertatu da, eta bi pertsona zauritu dira, arin, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua Burgun
Istripua Burgun
A-1 autobidea itxi dute Burgun, kamioi bat irauli ostean

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona arin zauritu dira gaur Burgun (Araba), kamioi bat iraulita, Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera.

Ezbeharra goizaldeko 02:20 aldera gertatu da, A-1 autobidean; ondorioz, Irunerako norabidean errepidea itxi behar izan duten arren, berriz ireki dute eta normaltasunez dabiltza ibilgailuak, Trafiko Zuzendaritzak Twitter bidez baieztatu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Araba Gizartea Albisteak Arabako Lautadako kuadrilla