Gizartea -

Auzia

Enrich Eibarko jokalaria eta Luna jokalari ohia auzipetu dituzte bideo sexualagatik

Emakumearen baimenik gabe sexu-harremanen bideoa grabatu zuten Eibarko jokalariak eta jokalari ohiak, eta hirugarren batek zabaldu egin zuen.

Luna eta Enrich, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Luna eta Enrich, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Enrich eta Luna auzipetu dituzte, sexu-harremanen bideoagatik

1:19

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume baten baimenik gabe sexu harremanen bideo bat grabatu zuten Sergi Enrich Eibarko jokalariak, Antonio Luna jokalari ohiak eta hirugarren batek. Ondoren, azken horrek, bideoa zabaldu eta biral egin zen.

EITBk jakin ahal izan duenez, Eibar futbol taldean aritutako bi jokalarien eta hirugarren lagun baten aurkako auziak aurrera jarraitzen du.

Iñigo Iruin abokatuak azaldu duenez, bideoetan erakusten da emakumearen baimenik gabe zabaldu zirela irudiak.

Hala, baimenik gabe grabatu eta zabaltzeagatik, auzipetuta daude orain hirurak. Hurrengo pausoa, haien aurkako akusazioa egitea izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Kirolak Eibar Delituak azken ordukoa Sare sozialak Gizartea Gaurko azken ordukoa Matxismoa gaur Zer berritasun daude Interneten? Eibar egutegia