Gizartea -

OCU-ren demanda

Facebook auzitara Espainiako Estatuan, datuak bidegabe erabiltzea egotzita

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Espainiako Elkarteak Facebooken erabiltzaile guztien izenean jarriko du enpresa auzibidean, eta gutxienez 200 euroko kalte-ordaina eskatuko du bezero bakoitzarentzat.

facebook

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OCU Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Espainiako Elkarteak, Portugal, Belgika eta Italiako elkarte homologoekin batera, Facebooken aurkako demanda kolektiboa jarriko du, sare sozialaren erabiltzaile bakoitzarentzat gutxienez 200 euroko kalte-ordaina eskatzeko beraien datuak bidegabe erabili dituztelakoan.

Elkarteak azaldu duenez, demanda ez du soilik Cambridge Analyticaren auziak kalte egin dien erabiltzaileetara mugatuko, eta Espainiako Estatuan Facebook erabiltzen duten pertsona guztien izenean jarriko du.

“Facebookek Datuen Babeserako Legea urratu du, onartu baitu erabiltzaileen datuak jaso eta elkartrukatzea horiei jakinarazi gabe eta, beraz, horien baimen agerikoa izan gabe”, OCUk azaldu duenez.

Elkarteak adierazi du Justiziak zehaztu eta kalkulatuko duela, azken batean, kalte-ordainaren zenbatekoa, baina 200 eurotik gorakoa izan behar dela deritzo, “kontuan edukita Facebookek erabiltzaileen datuen bidez lortu dituen irabazi ekonomikoak eta datuon babesean egin duen arau haustea”.

Halaber, elkartearen arabera, Facebookek erabiltzaileen informazio pertsonala "bidegabe" zabaldu dela aitortzen badu ere, sare sozialak ez du “inolako asmorik” erabiltzaileei kalte-ordainik emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook Teknologia Espainia bideoak Salaketak bideoak Gizartea Zer berritasun daude Interneten?