Gizartea -

Euskadi Gastronomia Sariak

Aitor Buendia Radio Vitoriako kazetariari eman diote Euskadi Gastronomia Saria

Zuriñe Garcia Galdakaoko Andra Mari jatetxeko sukaldari nagusiarentzat izan da sukaldari onenaren saria.

Aitor Buendia kazetariak saria jaso duen unea. Argazkia: EiTB
Aitor Buendia kazetariak saria jaso duen unea. Argazkia: EiTB
Aitor Buendia kazetariak saria jaso duen unea. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Buendia Radio Vitoriako kazetariari Euskadi Gastronomia Saria eman diote, Radio Vitorian nahiz Radio Euskadin emititzen den 'La Ruta Slow' irratsaioagatik.

Gastronomiaren Euskal Akademiak gaur banatu ditu golardoak, Gasteizen egindako ekitaldi batean.

Sukaldari onenaren saria Zuriñe Garcia Galdakaoko Andra Mari jatetxeko sukaldari nagusiak lortu du, eta Donostiako eMe Be Garrote jatetxeko Rafael Moyari sala zuzendari onenaren saria eman diote.

Horrez gain, Bittor Arginzoniz sukaldariari eta Axpe erretegiari aipu egiten dion 'Etxebarri' liburuak jaso du gastronomiari  buruzko argitalpen onenaren saria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia Gizartea Albisteak Euskadi Sariak Irrati programazioa Jatetxeak Kazetaritza gaur