Gizartea -
Donostialdeko metroa
Donostiako metroko pasabidearen aurka protesta egin dute Kontxan
12:30ean ekin diote protestari. 'Metroa Kontxa azpian, erokeria!' leloa euskaraz eta gaztelaniaz idatzita zuten hainbat pankarta jarri dituzte hondartzan.
Agentziak | Erredakzioa
Metroa Donostia erdigunetik pasatzea salatzen duen Satorralaia plataformak deituta, hogeita hamar bat pertsona bildu dira gaur Kontxako hondartzan, azpiegitura horren aurka protesta egiteko.
12:30ean ekin diote protestari. 'Metroa Kontxa azpian, erokeria!' leloa euskaraz eta gaztelaniaz idatzita zuten hainbat pankarta jarri dituzte hondartzan, metroaren pasabidea igaroko den 300 metroko eremuan, La Perla eta Londres hotelaren artean.
Hainbat pertsonak aterki horiak zeramatzaten, "Stop metro" esaldiarekin. Horrez gain, Donostialdeko metroaren aurkako leloak marraztu dituzte hondarrean.
Aldi berean, Satorralaiako boluntarioek proiektuari buruzko informazioa banatu dute Kontxako pasealekuan. Datorren ekainaren 2an metroaren aurka deitutako manifestazioan parte hartzera deitu dute.