Gizartea -
Legez kontrako inmigrazioa
6.000 euroren truke bizileku txartel faltsuak saltzen zituen sarea desegin dute
12 atxilotu daude, horietako bat Iruñean. Legez aurkako inmigrazioa laguntzea, talde kriminal bateko kide izatea, iruzurra, dokumentuak faltsutzea eta atzerritartasun legea urratzea egotzi diete.
Agentziak | Erredakzioa
Polizia Nazionalak hamabi kolonbiar atxilotu ditu, Madrilen finkatuta, legez kanpoko etorkinei bizileku-txartel faltsuak saltzeagatik. Atxiloketetako bat Iruñean egin dute.
Batez ere, Bartzelonan prostituzioan lan egiten zuten emakume kolonbiarrei eskaintzen zieten dokumentazioa.
Txartel bakoitzeko 6.000 euro ere kobratzen zituzten, kalitate handiko kopiak eginda.
Legez kontrako inmigrazioari laguntzea, antolakuntza kriminal bateko kide izatea, iruzurra egitea, dokumentuak faltsutzea eta atzerritartasun legea urratzea egotzi diete hamabi atxilotuei.
Poliziaren esanetan, agente batek dokumentazio kontrol batean kalitate handiko txartel faltsu bat atzeman ostean abiatu zuten ikerketa.
Madrilen lan egiten zuen talde bat zegoela konturatu zen polizia. Espainian legez kanpoko egoeran zeuden etorkinak erakartzen zituzten, txartel faltsuen bidez egoera legeztatzeko aukera eskaintzeko.