Gizartea -
Iritzi artikulua
Munilla, eutanasiaren aurka: 'Legeztatu zuen lehen Estatua Alemania nazia izan zen'
Donostiako gotzaina harrituta agertu da Kongresuan aurkeztutako eutanasia despenalizatzeko lege proposamenaren inguruan "eztabaida sozialik ez egoteagatik".
Agentziak | Erredakzioa
Jose Ignacio Munillak, Donostiako gotzainak, eutanasiaren kontra egin du iritzi artikulu batean. Esan duenez, "legeztatu zuen munduko lehenengo Estatua Alemania nazia izan zen, 1939ko irailean", eta gero "gerra-baliabide bat" bihurtu zen, "oztopotzat hartzen zituztenez libratzeko" erabilia.
"Eutanasia edo lagundutako suizidioa" izena duen artikuluan, harrituta azaldu da Kongresuan eztabaidatzen ari diren eutanasia despenalizatzeko lege proposamenaren ostean "eztabaida sozialik ez egoteagatik".
Munillarentzat, eutanasia eta lagundutako suizidioa "etika medikoa urratzen dute, eta medikua eta gaixoaren arteko konfiantza harremana ahultzen du".
"Egia da eutanasiak heriotz dinamika bat sartzen duela, eta errukigabea da. Hiltzeko eskubidea aldarrikatzeak inposatutako eutanasiarantz garama; bitartean, gure legedia nasciturus-aren bizitzeko eskubidea bermatzeko gai izan", dio Munillak.
Goitzanaren arabera, Holandan eutanasian legeztatzeak "adinekoak Europako beste herrialdeetara joatea eragin du, nabarmen, haien gogoen kontra ezartzearen beldur direlako".
Munillarentzat "ez dago nork bere buruaz beste egiteko eskubiderik" eta "eufemismoetatik haratago, benetan lortu nahi dena lagundutako suizidioa legeztatzea da".
Eutanasia "zaintza aringarrien lehiakidea izaten da, 'heriotz korridorearen' saihesbidera joatea errazagoa baita".
"Hautu libre bat al da, aldekoek esaten duten moduan; ala, aitzitik, legalki inposatua izan daiteke, Alfie Evansekin gertatu den bezala, Erresuma Batuko eta Estrasburgoko auzitegien laguntzarekin?", galdetzen du.