Gizartea -

Kaosa aireportuetan

Aire-kontrolatzaileen grebako kaltetuentzako telefonoak

Eusko Jaurlaritzak 900 600 500 doako telefonoa mantentzen du partikularrek informazioa jasotzeko. Ostiraletik aurrera SPRIk enpresei informazio emango die 94 403 70 00 telefonoaren bitartez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak zenbait telefono indarrean jarri ditu aire-kontrolatzaileen kaltetuei beraien eskubideei eta kexei buruzko informazioa emateko.

Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Sailak beraien eskubideak erabiltzeko gomendatu die aire-kontrolatzaileen ondorioz kaltetu ziren turismo sektoreko enpresei eta partikularrei.

Ildo horretan, 900 600 500 telefonoa eta kontsumo.net web orrialdea indarrean daude partikularrentzat, eta Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (SPRI) enpresei informazio emango die 94 403 70 00 telefonoaren bitartez ostiraletik aurrera. Kaltetuei kexei buruzko informazio ematea da helburua.

Kontsumok jakinarazi duenez, bide ezberdinak daude kexak aurkezteko, hori dela eta, telefono horretara deitzea edo web orrialdean sartzea lagungarri izan daiteke.

Era berean, Industria, Sustapen, Komertzio eta Turismo Sailak, SPRIren bitartez, informazioa helaraziko die aire-kontrolatzaileen grebaren ondorioz kalteak jasan dituzten enpresei: kalte-galerak eskatu ahal izango dituzte kode zibilaren bitartez epaitegietan.

Kexa jartzeko epea urte batekoa da; hori dela eta, lasaitasuna mantentzeko eta erantzukizuna argitu arte itxaroteko gomendatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea