Gizartea -

Genero Indarkeria

Jaietako eraso sexisten aurkako sentsibilizazio-kanpaina berrabiarazi du Nafarroak

Eraso edo gehiegikeria gehienak jaietako esparruan izaten dira, baina "gizartean oso errotuta dagoen indarkeria horren icebergaren punta besterik ez da", Ana Ollok adierazi duenez.

Milaka pertsona bilduta, 2016eko sanferminetako sexu-eraso baten aurka. Artxiboko argazkia: EFE
Milaka pertsona bilduta, 2016eko sanferminetako sexu-eraso baten aurka
Milaka pertsona bilduta, 2016eko sanferminetako sexu-eraso baten aurka. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foru Gobernuak eta tokiko 200 bat eragile nafarrek bat egin dute udara begira jaietan izan ohi diren sexu-erasoen aurkako sentsibilizazio-kanpainan, gizarte nafarraren "aginduari" jarraituz, horrek berdintasun falta izaten jarraitzea "onartuko ez duela" erakutsi baitu.

Hala adierazi du gaur, astelehena, Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak, kanpainaren aurkezpenean. Ollok datu berriak azaldu ditu eta, adierazi duenez, "salaketa kopurua gora egiten ari da orokorrean", baina ez dago argi eraso kopurua hazi delako edo kontzientzia handiagoa delako izan den.

Olloren esanetan, 2018ko lehen hiruhilekoan, Nafarroan, 307 salaketa aurkeztu dituzte emakumeen aurkako indarkeriagatik, aurreko urtean baino 26 gehiago, baina emakume gazteen kasuan (14 eta 30 urte artean) igoera nabarmenagoa izan da.

Kanpaina horren ardatzari dagokionez (sexu-indarkeria udan) 52 salaketa aurkeztu ziren Nafarroan 2017ko ekaina eta iraila bitartean. 2016ko epe berean, aldiz, 69 izan ziren, baina iazko salaketatik 37 emakume gazteek ipini zituzten, eta 39k aurrekoan.

Olloren arabera, kasu horretan "salaketa gehienak jaietako esparruan izandako" erasoengatik jarri zituzten, baina "gizartean oso errotuta dagoen indarkeria horren icebergaren punta besterik ez da", gehienak "esparru pribatuan izan ohi dira", baina uda partean jai esparru eta gune publikoetan izaten dira gehienak, Ana Ollok adierazi duenez.

Nafarroako Gobernuko ordezkariak gizarte nafarraren erantzuna positibotzat jo du, esaterako, Nagore Lafaggeren hilketaren kasua edo 2016ko sanferminetako erasoaren kasua dela eta kalera atera baita, protesta egiteko, eta Foru Gobernuaren iritzian "agindu bat" dago "emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasun falta ez onartzeko".

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Albisteak Nafarroako Gobernua Matxismoa ‘La Manada’ auzia