Gizartea -
Bizkaia
Anbulantziak erre dituztenak atxilotuko dituztela uste du Ambuibericak
Ambuibericaren 30 bat anbulantzia kiskali ditu ustez nahita eragindako sute batek. Programatutako anbulantzia-garraio zerbitzua eskainiko du bihartik aurrera enpresa horrek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Larunbat honetan Arrigorriagako Atxukarro industrialdean 30 anbulantzia kiskali dituen sutea gaitzetsi du Ambuiberica enpresak, eta polizia-ikerketak "ahalik eta lasterren jazoera argituko eta erantzuleak atxilotuko" dituen ustea adierazi du. Baliteke sutea nahita eragin izana.
Gaur bertan, 00:00etan hain justu, programatutako anbulantzia-garraio zerbitzuren kudeaketa bere gain hartuko du Ambuiberica enpresak (orain arte Ambulancias Bizkaia Emerbaskek kudeatzen zuen).
Ambuibericak deitoratu duenez, "ekintza bandaliko horrek gure konpainia eta langileak kaltetzen ditu, baita Bizkaiko herritarrak ere". Ambuibericak uste duenez, polizia-ikerketari esker, "lehenbailehen jazoera argituko eta erantzuleak atxilotuko dituzte".
Bestalde, azken orduetan jasotako babesa eta laguntza eskertu du enpresak, "Eusko Jaurlaritzarengandik eta sindikatuengandik jasotakoak bereziki".