Gizartea -

Ekimenak

Bilbotik Finisterrera, Alboko Esklerosi Amiotrofikoari aurre egiteko

Iñaki Elorriaga getxotarrak belaontziz egingo du bidaia Unai Basurko nabigatzailearekin eta Kepa Junkera musikariarekin batera.

Unai Basurko, "Pakea Bizkaia" ontzian. Argazkia: EFE.
Unai Basurko, "Pakea Bizkaia" ontzian. Argazkia: EFE.
Unai Basurko, "Pakea Bizkaia" ontzian. Argazkia: EFE.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Elorriaga 71 urteko getxotarrak Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) du, eta maiatzaren 26an belaontzi batean bidaia abiatuko du Bilbotik Finisterreraino (Coruña), gaixotasunaren aurka borrokatzeko eta ikusgai egiteko

Getxotarrak ez du bakarrik egingo 370 miliako bidea, Unai Basurko nabigatzailea eta Kepa Junkera musikaria izango baititu lagun, eta maiatzaren 29an helduko dira hirurak Muros herrira (Coruña).

“Tras la ELA en vela: Desafio Finisterre” ekimenak dirua bildu nahi du Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren aurka borrokatzeko. Helburu hori lortzeko, “milia solidarioak” kanpaina abiatuko dute tabernetan, nahi duenak bost euroko ekarpena egin dezan.

Bidaiak hainbat elkarteren laguntza izango du, gaixotasun horren aurka borrokatzen diren elkarte batzuek eta Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duten Euskadiko, Galiziako, Asturiasko eta Kantabriako gaixoen aldeko taldeek babestuko baitute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia ELA Gaixotasunak albisteak Gizartea Albisteak Galizia albisteak Iparraldeko kostaldea albisteak