Gizartea -
Polizia-operazioa
Bilboko ustezko jihadista indarkeria matxistagatik zigortu zuten
Estatu Islamikoarekin lotuta egon daitekeelakoan atzo atxilotu zuten Bilboko bizilagunak aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik. Bikotekidea jipoitzeagatik zigortu zuten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Poliziak Bilboko bizilagun bat atxilotu zuen atzo Lorcan (Murtzia), yihadismoaren kontrako polizia-operazio baten baitan.
EFE berri-agentziak gaur zabaldu duenez, indarkeria matxista leporatuta zigortu zuten. Bikotekidea jipoitzen zuen eta jihadismoari buruzko bideoak ikustera behartzen zuen, Estatu Islamikoarekin bat egin zezan.
EFE agentziak ikerketaren iturriak aipatuta esan duenez, atxilotuak 21 urte ditu eta Estatu Islamikorako kideak bilatzea eta trebatzea zen bere ardura.
Atzo burututako polizia-operazioan Durangoko 33 urteko bizilagun bat ere atxilotu zuten Abadiñon. Gainera, Marokon beste hiru pertsona atxilotu zituzten.