Gizartea -

Iruña-Veleia auzia

7 urte eta erdiko zigorra eskatu dute Iruña-Veleia aztarnategiko buru ohiarentzat

Aztarnategiko piezak faltsutzeagatik, ondarearen kontrako kalteak eta iruzurra leporatzen diete Eliseo Gil, Oscar Escribano eta Ruben Cerdan auzipetuei.

Iruña-Veleiako aztarnategia. Artxiboko argazkia: EiTB
Iruña-Veleiako aztarnategia. Artxiboko argazkia: EiTB
Iruña-Veleiako aztarnategia. Artxiboko argazkia: EiTB

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruña-Veleia auziak beste urrats bat eman du ahozko epaiketarako bidean. Arabako Foru Aldundiak eta Fiskaltzak akusazio idatziak aurkeztu dituzte, auzipetuentzat zazpi urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eskatuz, Berria egunkariak jakinarazi duenez.

Ondarearen kontrako kalteak eta iruzurra leporatzen diete hiru auzipetuei, Eliseo Gili, Oscar Escribanori eta Ruben Cerdani.

Akusazio idatzien arabera, Eliseo Gil Iruña-Veleia aztarnategiko zuzendari ohia eta Oscar Escribano arkeologoa izan ziren piezak faltsutu zituztenak.

Horrenbestez, Arabako Foru Aldundiak zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu du Gilentzat; fiskalak, berriz, bost urte eta erdikoa galdegin du.

Escribanoren aurka berriz, hiru urte eta bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du Aldundiak, ondarearen aurkako delitua egotzita. Fiskaltzak, baina, iruzur delitua ere leporatu dio eta, ondorioz, bost urte eta erdiko espetxealdia eskatu du.

Ruben Cerdan bere burua fisiko nuklear bezala aurkeztu izan duenari egiazkotasunaren aldeko analisiak ustez faltsutzeagatik iruzur delitua leporatu diote. Aldundiak hiru urte eta bederatzi hilabeteko zigorra eskatu Cerdanentzat, eta bi urte eta erdikoa Fiskaltzak.

Espetxe-zigorrez gain, Arabako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari ordaindu beharreko isunak eta auzipetuen inhabilitazioak eskatu dituzte akusazio idatzietan.

Zortzi urteren ondoren, 2017ko maiatzean amaitu zen Iruña-Veleia auziko instrukzio fasea, orain arte Euskal Autonomia Erkidegoan izan den luzeena, eta aurtengo urte hasieran eman zion Arabako Lurralde Auzitegiak argi berdea epaiketari.

Ezagutu berri ditugun akusazio idatzien ostean, defentsarenak etorriko dira, eta ondoren oraindik egunik ez duen ahozko epaiketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Iruzurrak bideoak Epaiketak bideoak Gizartea Kultura Eguneko albisteak Historia albisteak gaur Iruña Oka Añanako Kuadrilla gaur