Gizartea -

Nafarroa

1936ko kolpe militarraren bi biktimaren gorpuzkiak hobitik atera dituzte Iberon

Hilketa horien lekuko izandakoek helarazitako informazioari esker aurkitu dituzte gorpuzkiak. Frankismoaren 64 biktimaren gorpuak berreskuratu ditu dagoeneko Nafarroako Gobernuak.

Gaurko ehorzketaren irudia, Iberon. Argazkia: Nafarroako Gobernua / Navarra.es
Gaurko ehorzketaren irudia, Iberon. Argazkia: Nafarroako Gobernua / Navarra.es
Gaurko ehorzketaren irudia, Iberon. Argazkia: Nafarroako Gobernua / Navarra.es

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1936ko kolpe militarraren beste bi biktimaren gorpuzkiak hobitik atera dituzte igande honetan Iberoko Lapurren Zubian, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Aurreko hilabeteetan beste hiruren hilotzak berreskuratu zituzten Urdaitzen eta beste batena Olaben. Horrela, Nafarroako Gobernuak legealdi honetarako aurreikusitako planari esker, frankismoaren 64 biktimaren gorpuzkiak atera dituzte hobitik orain arte.

Foru Gobernuak zabaldu duenez, hilketa horien lekuko izandakoek kokapenaren informazioa helarazi zieten memoria historikoaren alde lanean diharduten elkarteei, eta horiek, berriz, Nafarroako Gobernuari.

Ehorzketa lanak asteazkenean hasi ziren: orduan aurkitu zuten hobia, eta gaur atera dituzte bertatik Aranzadiko teknikariek, Nafarroako Gobernuak Aranzadi Zientzia Elkartearekin duen hitzarmenari esker.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroako albisteak Delituak argazkiak Gizartea Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Frankismoari buruzko albisteak Aranzadi Zientziak lurpetik ateratzea