Gizartea -
Indarkeria matxista
Emakume batek sexu-eraso saiakera bat salatu du Durangon
Udalak sexu-eraso saiakera “irmo gaitzetsi” du eta dei egin du ostegunean Mugimendu Feministak deitutako elkarretaratzean parte hartzeko, 20:00etan, Uribarriko Andra Mari basilikan.
agentziak | erredakzioa
Durangoko emakume batek sexu-eraso saiakera salatu du. Astearte goizaldean eraso zion gizon batek bere etxeko atarianbertara itzultzen ari zenean, eta, salaketaren arabera, biktimak ukituak jasan zituen.
Durangoko Udalak “irmo gaitzetsi” du ohar baten bidez, eta horrelako erasoak eta emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak ez direla onargarriak esan du. Halaber, biktimari babesa eman eta eraso matxisten aurkako protokoloa abiatu dute.
"Kalea, gaua, eguna eta jaiak guztion gozamenerako dira. Emakumeok beldurrik gabe ibiltzeko eskubidea dugu”, azpimarratu du Udalak.
Horrez gain, Durangoko Plataforma Feministak ostegunero antolatzen duen elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du Udalak. Elkarretaratzea 20:00etan izaten da, Andra Marin.