Gizartea -

Bizkaia

Sestaoko labe garaiak herdoil aztarnak ditu

Labe garaia berreskuratzeko eta turismoari zabaltzeko plana proposatu du Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteko presidentearen hitzetan.

Sestaoko labe garaia. Argazkia: Fernando Arnaiz.
Sestaoko labe garaia. Argazkia: Fernando Arnaiz.
Sestaoko Labe Garaiak herdoila du

1:12

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko labe garaiak herdoil aztarnak ditu, Javier Puertas Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteko presidentearen hitzetan. Ildo horretan, labe garia berreskuratzeko eta turismoari zabaltzeko plana proposatu du.

Estrukturak 80 metroko altuera dauka eta Sestaoko eraikin deigarrienetarikoa da. Txabarri kalean behatoki bat eraiki dute, baina oraingoz ezin da 1959an Arcelor Mittal enpresaren lur-eremuan eraikitako labearen barruan sartu. Labea Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatearena (SEPI) da.

Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartearentzat labe garaia garrantzitsua da oso; izan ere, Bizkaiko Labe Garaiak 1995ean itxi zutenean enpresa batzordeak berak ere ez zuen labea mantendu nahi izan. Bere garaian eraiki ziren hiru labeetatik bat mantentzea lortu zuten eta ezin da eraitsi, monumentu izendatu baitzuten.

Berritzeko bi milioi euro ordaindu zituen Espainiako Kultura ministerioak orain dela urte batzuk, baina orain berriro korrosio aztarnak ditu.

Egun, Elkarteak labea berritzeko eta hori bisitatzeko plana dauka; horretarako, aprendizen eskola ohia erabiliko lukete bisitarientzako sarrera gisa.

"Arcelorrek lur-eremua eta SEPIk labe garaia laga beharko ligukete eta aprendizen eskolan lan txiki batzuk egin beharko genituzke bisitarientzako sarrera konpontzeko", esan du.

"Arazoa da lan horiek nork ordainduko lituzkeen, Sestaoko Udalak egoera ekonomiko txarra baitauka", azaldu du. "Proiektu garrantzitsua izan daitekeela uste dugu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Bizkaia Gizartea Albisteak