Gizartea -

Indarkeria matxista

Espetxeratu egin dute Donibane Garazin bikotekide ohia hil zuen gizona

Emakumea ibilgailuarekin "nahita" harrapatu zuela, baina hura "hiltzeko asmorik izan ez" zuela egotzita auzipetu dute.

Gizonezkoak bikotekide ohia autoarekin harrapatu zuen tokia. Argazkia: EiTB
Gizonezkoak bikotekide ohia autoarekin harrapatu zuen tokia. Argazkia: EiTB
Gizonezkoak bikotekide ohia autoarekin harrapatu zuen tokia. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donibane Garazin autoarekin harrapatuta 32 urteko bikotekide ohia hiltzea egotzita atxilotu zuten gizonezkoa behin-behinean espetxeratzeko agindua eman du epaileak, EiTBk jakin ahal izan duenez.

Emakumea ibilgailuarekin "nahita" harrapatu izana, baina hura "hiltzeko asmorik ez" zuela egotzita auzipetu dute.

Baionako fiskalaren arabera, "nahita egindako bortizkeria izan zen, baina heriotza eragiteko asmorik gabe".

Gertakariak joan den larunbat goizaldean jazo ziren, 04:30 inguruan. Akusazioaren arabera, bikotekide ohia autoarekin "nahita" harrapatu zuen atxilotuak.

Ustezko hiltzailea 08:00ak aldera atxilotu zuten. Mozkortuta zegoen eta istripua izan zela esanez defendatu zuen bere burua.

2017an, biktimak senarraren kontrako salaketa jarri zuen, tratu txarrak ematen zizkiolako, eta banandu egin ziren.

Emakumeak hiru seme-alaba zituen.

Mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du datorren ostegunean, 19:00etan, Donibane Garaziko udaletxe parean.

_______________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Donibane Garazi Gizartea Albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako laguntza Matxismoa Espetxeen azken ordukoa Erailketak Nafarroa Behereko berriak