Gizartea -

Erreakzioak

'Bortxaketa da, ez abusuak' entzun da kalean epaia ezagutu ostean

Ehunka lagun bildu dira Nafarroako Auzitegi Nagusiaren atarian epaiaren aurka protestatzeko.

Haserrea 'La Manada'ren aurkako sententziarekin

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Bortxaketa da, ez abusuak' oihukatuz hartu dute Nafarroako Auzitegi Nagusiaren atarian elkartu diren ehunka lagunek "La Manada" taldearen inguruko epaia. 9 urteko kartzela-zigorra ezarri diete bost akusatuei 2016ko sanferminetan neska bati sexu-abusuak egiteagatik.

Epaiaren aurka protestatzeko, "nik sinesten dizut" lelopean bildu diren askok eskuak gorriz margotuta edo eskularru gorriak jantzita bildu dira, sexu erasoen aurkako ikur bihurtu baita.

Hainbat talde feminista bildu dira bertan "Ezetza ezetz da! Justizia!" leloa zuen kartel baten atzean.

Tentsioak

Bestalde, tarteka tentsioa izan da manifestarien eta bertan zeuden foruzainen artean, baina ez da istilu larririk izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Tratu txarrak gaur Nafarroa Delituak bideoak Epaiketak Sanferminak Gizartea Albisteak Manifestazioak Matxismoa ‘La Manada’ auzia