Gizartea -

Segurtasuna egiaztatzeko

Hiru hilabeteko epea eman die Osasun Ministerioak homeopatia produktuei

Kontrola gainditzen duten produktuak saldu ahal izango dira, baina “onartutako argibide terapeutikorik gabeko homeopatia botika” jarri beharko du haien etiketan.

Dolors Montserrat Osasun ministroa. Argazkia: EFE
Dolors Montserrat Osasun ministroa. Argazkia: EFE
Dolors Montserrat Osasun ministroa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kalitate eta segurtasun kontrol bat gainditzeko hiru hilabeteko epea eman die Osasun Ministerioak homeopatia produktuei, eta gainditzen ez baldin badute, ezin izango dira Estatuan saldu.

Osasun Sistema Nazionaleko Erkidego arteko Kontseilua bildu ondoren, Dolors Montserrat Osasun ministroak gaur iragarri duenez, aste honetan agindua sinatu eta epea hasiko da.

Osasun Produktu eta Botiken Espainiako Agentziaren (Aemps) kontrola gainditzen duten produktuak saldu ahal izango dira, baina “onartutako argibide terapeutikorik gabeko homeopatia botika” jarri beharko du haien etiketan.

Gainera, homeopatia produkturen batek eraginkortasun terapeutikoa egiaztatu nahi izango balu, botiken kontrol berberak gaindituko beharko lituzke, entsegu klinikoak barne.

 

Dolors Montserrat: "Ez da salbuespenik egingo"

 

Homeopatia produktuak arautzeko beharra Europar Batasuneko (EB) zuzentarau batek ezarri du; izan ere, botikak izango lirateke, Espainiako legediaren arabera, eta farmazietan saltzen jarraituko lituzkete.

Zuzentarau hori aplikatuko ez balu, egunean 150.000 euroko isuna ordaindu beharko luke Espainiak.

Bestalde, Aempsek ezarritako tasak ordaindu beharko dituzte homeopatia produktuek. “Ez da salbuespenik egingo”, ziurtatu du Montserratek. Merkatuan dauden homeopatia produktuen kopururik ez du zehaztu ministroak.

Erkidego gehienek haratago joateko eskatu diote Osasun Ministerioari. Horrela, botika bezala ez izendatzeko, Europan erreforma bat defendatzea aldarrikatu dute erkidegoek, “sendatzen ez dutelako”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak Osasun albisteak Medikuak