Gizartea -

Berdintasuna

Virginia Imazek Emakunde Saria jaso du 'bere ibilbide bikainagatik'

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak goraipatu duenez, arteak eta kulturak “gizartea aldatzeko gaitasun handia” dutela demostratu du Imazek 30 urteko ibilbidean.

Virginia Imaz, Berdintasunaren Emakunde Saria 2018. Argazkia: EFE
Virginia Imaz, Berdintasunaren Emakunde Saria 2018. Argazkia: EFE
Virginia Imazek Emakunde Saria jaso du

0:55

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Virginia Imazi Berdintasunaren Emakunde Saria eman diote arratsaldean, “kontzientzia feministarekin pailazo profesional eta ipuin kontalari bezala ibilbide bikaina, ausarta eta luzea izan duelako”.

Iñigo Urkullu lehendakariaren ahotan, gizartea “gaur sekula baino gehiago emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna” eskatzen ari da. “Gizartearen eskakizun” bat da, eta erakundeek “erantzuna eman” nahi diote, gaineratu duenez.

Berdintasunaren bidean oraindik “egiteko lan handia” dagoela onartu du lehendakariak. “Estrategia partekatu batekin, norabide berean, batasunaz eta ausardiarekin” aurrera egiten jarraitu behar dela erantsi du agintariak.

Imazek, umorearen bidez, “berdintasuna lagundu eta gizarteratu” duela goraipatu du lehendakariak.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak goraipatu duenez, arteak eta kulturak “gizartea aldatzeko gaitasun handia” dutela demostratu du Imazek 30 urteko ibilbidean.

 

Berdintasunaren bidean oraindik “egiteko lan handia” dagoela onartu du lehendakariak

 

Virginia Imazek bere emankizunetan eramaten duen jantzi bera erabili du gaur saria jasotzeko. Sarituak gogorarazi duenez, berdintasuna, oreka eta gizarte bidezkoago bat gizonek eta emakumeek elkarrekin lanean bakarrik lortuko dituzte.

Emakunderi eskerrak eman dizkio Imazek, ez bakarrik sariagatik, “erakundearen existentziagatik eta lanagatik” baizik.

Saritua helduentzako Hezkuntza Iraunkorreko irakaslea da, eta Oihulari Klown (30 urte bete ditu) antzerki konpainiako zuzendari artistiko eta sortzailea. Gainera, Cirque du Soleil ezagunaren La Nouba ikuskizunean lan egin zuen hiru urtez.

Berdintasunaren Emakunde Sariak Emakunde Sari zaharrak ordezkatu zituen 2006an.

Berdintasunaren Emakunde Saria martxan jarri zenetik, Mari Jose Urruzola (hil ostean) 2006n; Bagabiltza elkartea 2007an; Bizkaiko Emakumeen Asanblada 2008an; Lilaton Taldea 2009an; Teresa del Valle, 2010ean; Hondarribiko eta Irungo alarde mistoak, 2011n; Bilboko modulu psikosozialak 2012an; Posada de los abrazos elkartea 2013an; Maria de Maeztu Forum Feminista 2014an; Baserriko Emakumeen Elkartea 2015ean; eta Marta Macho matematika doktorea 2016an saritu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakunde Gizartea Albisteak Feminismoa