Gizartea -

Oloteko geriatrikoa

Oloteko zaindariak hamaika adineko hil zituela aitortu du

Hamaika adinekori "hiltzen lagundu" ziela aitortu du epailearen aurrean Joan Vilak; hasiera batean hiru hil zituela aitortu zuen, baina orain beste zortzirekin akabatu zuela gaineratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan Vila "La Caritat" geriatrikoko zaindariak hamaika adineko hil zituela aitortu du gaur epailearen aurrean; hasiera batean aitortutakoak baino zortzi gehiago.

Vilak berak eskatuta, deklarazio berri bat egin du gaur, epaileak zortzi gorputz hobitik ateratzeko ebatzi ostean. Lehengo kasuetan barbituriko eta medikamentu nahasketa bat erabili zuen adinekoen bizitzarekin bukatzeko; baina azken hilketetan likido korrosibo bat erabili zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea