Gizartea -
Tiempo
Gurutzetako Ospitaleko sarrera urak hartu du euriaren ondorioz
Atzo 20:00ak aldera botatako ekaitzak metro karratuko 11 litro ur utzi zituen zenbait tokitan. Ospitaleko sarrerari eragin zion arren, ez zuten zerbitzua bertan behera utzi behar izan.
eitb.eus
Igande arratsaldean botatako euri-jasa bortitzen ondorioz Barakaldoko Gurutzetako Ospitaleko sarrera urak hartu zuen une batez. Dena den, osasun zentroak ez zuen zerbitzua eten. Metro karratuko 11 litro ur pilatu ziren hainbat tokitan.
Langileak izarak eta eskura zutena erabiliz saihesten saiatu ziren arren, beheko solairura iritsi zen ura, igogailuetako zulotik behera. Beheko solairu horretan dago larrialdi zerbitzua, eta bertan artatzen ari ziren zenbait gaixo beste gune batera eraman behar izan zituzten. Arazoak berehala konpondu zituzten, erietxeak jakinarazi duenez.
Araban ere, euriak arazoak eragin zituen Aiaraldean, eskualde horretako zenbait errepidetan ur-putzuak sortu baitziren.