Gizartea -

Auto-istripua, Gipuzkoan

Zazpi pertsona hil dira euskal errepideetan hiru egunean

42 urteko gizonezko bat hil eta 26 urteko beste bat larri zauritu da N634an, Orioko gainean izandako ezbeharrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

42 urteko gizonezko bat hil da eta beste pertsona bat zauritu bi autok aurrez aurre talka eginda, Aian (Guipuzkoa), Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 09:00ak aldera jazo da Orioko gainean, Zarautzerako noranzkoan. Ertzaintza istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.

Errepidea bi noranzkoetan itxita egon da bi orduz, eta auto-ilara luzeak sortu dira.

26 urte gizonezkoa larri zauritu da eta Donostia ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea