Gizartea -
Ezbeharra
72 urteko emakume bat hil da Zornotzan, kamioi batek harrapatuta
Larrialdi zerbitzuak emakumezkoa artatzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin hura salbatzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Emakume bat (72 urtekoa eta Eibarreko bizilaguna) hil da gaur arratsaldean Zornotzan (Bizkaia), kamioi batek harrapatuta, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 18:15ean jazo da, N-634 errepidearen 88. kilometroan.
Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin emakumezkoa salbatzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea