Gizartea -

Eguraldia Araban

Zadorra ibaiak gainez egin du Gasteizen, eta uholde txikiak eragin ditu

Batik bat, Abetxuko auzoan eta Margaritan jazo dira uholdeak.

Gasteiz. Argazkia: EFE
Gasteiz. Argazkia: EFE
Zadorrak gainezka egin du, Uribarriko urtegia ur asko askatzen ari delako

1:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetako euriteek eta Ullibarri husteko lanek uholde txikiak eragin dituzte Gasteizen, Abetxuko auzoan, Zadorra ibaiak gainez egin duelako.

Auzo horretan, ohikoak dira tankera horretako uholdeak ibaia handituta datorrenean edo urtegia husten dutenean.

Udaltzaingoa eta Gasteizko suhiltzaileak ibaiaren emariak kontrolatzen ari dira, eta herrietako administrazioekin harremanetan daude.

Zadorrak Margaritan ere egin du gainez, eta A-4302 errepidea moztu egin dute bertan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak uholde arriskuetako larrialdi planaren alerta fasea aktibatu du arratsalde honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Alerta meteorologikoak Denboraleak albisteak Gaurko azken orduko albistea Uholdeak bideoak Ibaien albisteak Abetxuku gaur