Gizartea -

Euri-jasa etengabeak Bizkaian

Ibaizabalek gainezka egin du Galdakaon

Bestalde, Soloarteko pasealekuaren eta hormaren zati bat behera etorri da Basaurin. Pasealekua Nerbioi ibaiaren ondotik doa, eta itxita zegoen 2017ko abuztutik, ezegonkortasuna handia zegoen eta.

Ibaizabal Galdakaon (Bizkaia). Argazkia: Asier Sanchez
Ibaizabal Galdakaon (Bizkaia). Argazkia: Asier Sanchez
Ibaizabal eta Nerbioi ibaiek gainezka egin dute Bizkaian

1:31

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibaizabal ibaiak gainezka egin du Galdakaon, Ertzaintzako iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez. Ibaiak Olabarri auzoan egin du gainezka, baina oraingoz ez du aparteko arazorik sortu.

Maila laranjara igo da eta inguru batzuk hartu ditu urak, esaterako Zuhatzu zelaiko inguruak.

Nerbioi ibaia handituta jaitsi da, eta hainbat puntutan gainezka egin du, Etxebarrin esaterako. Garaje batzuetara ura sartu da.

Suhiltzaileak lanean ibili dira Mungian. Ura gerriraino, osasun langileei lagundu diete etxebizitza batera heltzen. Barruan, gaixo bat zegoen, medikuen zain.

Bizkaian, Zornotza eta Otxandio izan dira euri gehien jaso duten tokiak, 59 litro metro koadroko.

Bestalde, Soloarteko pasealekuaren eta hormaren zati bat behera etorri da Basaurin, azken orduetan izandako euriteen ostean. Pasealekua Nerbioi ibaiaren ondotik doa, eta itxita zegoen 2017ko abuztutik, ezegonkortasuna handia zegoen eta.

50 bat metroko zatia da erori dena, Soloarte ikastetxearen eta Mercabilbao azokaren aurrez aurre. Badaezpadako neurri gisa, pasealekuaren ondoan dagoen patioa ere zarratu du Udalak.

 

BASAURI PASEO SOLOARTE DERRUMBE

Behera etorri den zatiaren argazkiak. WhatsApp (identifikatu gabeko egilea).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko berriak Galdakao berriak Azken ordukoa Bizkaia Denboraleak bideoak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Uholdeak