Gizartea -
Nafarroan
Asegurua, IAT eta zirkulazio-baimenik gabe joateagatik salatu dute gidari bat Iruñean
Ibilgailua San Jorge auzoan geldiarazi dute bart gauean, argirik gabe zihoala. Gainera, droga-proban positibo eman du opiazeotan eta kokainan.
Agentziak | Erredakzioa
Iruñeko Udaltzaingoak gidari bat salatu du droga-proban positibo emateaz gain, aseguru barik, ibilgailuen azterketa teknikorik (IAT) eta baliozko zirkulazio-baimenik gabe gidatzeagatik.
Ibilgailua bart gelditu dute San Jorge auzoan, argirik gabe zihoala. Udaltzainak konturatu dira gizonak derrigorrezko asegururik ez zuela eta ibilgailuak ez zuela azterketa teknikoa igaro. Horrez gain, aurkeztutako zirkulazio-baimenak ez zuen baliorik.
Bestalde, 49 gizonak droga-proban positibo (opiazeoak eta kokaina) eman du eta marihuana poltsa txiki bi konfiskatu dizkiote.
Hortaz, udaltzainek ibilgailua geldiarazi eta gidaria salatu dute.