Gizartea -
Ilargia
4K bereizmeneko hegaldi birtuala Ilargi gainean
NASAk argitaratutako bideoari esker posible da Ilargi gainetik 4K bereizmeneko ibilbide birtuala egitea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
NASAren Lunar Reconnoaissance Orbiter espazio-zundak eskuratutako informazioari esker, Ilargi gainetik hegaldi birtuala egitea ahalbidetzen duen 4K bereizmeneko bideoa produzitzea posible izan da.
Bistaratzea hurbildu eta urrundu egiten da, ipar-polotik hego-polora mugitzen da, Ilargiaren azalari buruzko toki, ezaugarri eta datu esanguratsuak ematen dira.
Bideoa NASAren Goddard zentroak egin du eta dagoeneko sare sozialetan zabaldu dute.
Lunar Reconnaissance Orbiter espazio-zunda estatubatuarra 2009ko ekainean bidali zuten Ilargia aztertzera.
Lehendabiziko urtean misioa arrakastaz bete zuen eta 2017ko urte bukaeran berriro bidali zuten espaziora. Egun Ilargiari buruzko informazio biltzen jarraitzen du.