Gizartea -

Epaiketa

Leyre Rodriguezen hilketaren akusatuak heriotza 'istripuz' gertatu zela esan du

Jorge Mateos Pradok bere abokatuaren galderei soilik erantzun die, eta emazte ohiaren hilketan parte hartu zuela onartu du epaiketaren epaimahaiaren aurrean.

Akusatua, epaiketaren gaurko saioan. EFE
Akusatua, epaiketaren gaurko saioan. EFE
Leyre Rodriguezen hilketaren akusatuak heriotza istripuz izan zela esan du

1:22

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015eko abuztuan emazte ohia (Leyre Rodríguez) hiltzeaz akusatutako gizonak heriotza "istripuz" gertatu zela esan du gaur epaiketan, negarrez. Biktimaren etxean eztabaida baten ondorioz hil zela esan du, eta hilda zegoela ikusita, autoz harrapatzea erabaki zuela, ondoren inork ez ziolako gertatutakoa sinetsiko.

Jorge Mateos Pradok abokatuaren galderei soilik erantzun die, eta emazte ohiaren hilketan parte hartu zuela onartu du gaur goizean Bizkaiko Auzitegiko lehen atalean epaimahaiarekin abiatutako epaiketan.

Azaldutakoaren arabera, etxean eztabaida izan zuten, eta emakumeak heldu egin zion. Jarraian, gizonak sukaldeko gainaren kontra bultzatu eta biktimak burua kolpatu zuen. Odola garbitzera lagundu zion komunera, eta han zeudela, etxetik joateko eskatu omen zion emazte ohiak. Orduan, komuneko atea ixten saiatu zela adierazi du akusatuak.

Ondoren gaineratu duenez, berriz atea zabaltzen saiatu zenean, atzeraka erori eta komuneko koska batekin kolpea hartu zuen buruan. Hilda zegoela uste zuela azaldu du, eta autoz harrapatzea erabaki zuela, inork ez ziolako sinetsiko.

Akusatua gurpildun aulkian agertu da epaiketan. Izan ere, emazte ohia harrapatu ostean bere buruaz beste egiten saiatu zen trenbidera salto eginda, eta orduz gero ez du ibili.

Fiskaltzaren arabera, akusatuak "ustekabean" eta defendatzeko aukerarik gabe eraman zuen biktima komunera, eta hango koska baten aurka kolpatu zuen gutxienez sei aldiz. Hori egin eta gero, konortea galduta eraman zuen etxeko pasillora, eta komuna garbitu ostean, besotan autora eraman eta maletategian sartu zuen. Abusu auzoko errepide batean harrapatu zuen kotxearekin, "eta han hil zuen". 23 urteko espetxe-zigorra eskatu du azpikeriaz egindako hilketa delitua leporatuta.

---

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Bizkaiko albisteak Epaiketak albisteak Gaurko azken ordukoa