Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakume bat hil dute Blanesen
Senarra atxilotu du Poliziak, emaztea hiltzea leporatuta. Dibortzioa egiteko prozesua martxan jarria zuten.
agentziak | erredakzioa
Emakume bat hil dute Blanesen (Girona) gaur, astelehena, goizaldean. Esquadra Mossoek bere senarra atxilotu dute, emaztea hiltzea egotzita, agenteek jakinarazi dutenez.
Hilketa 05:45ean hazo da, Cristofol Colom kaleko etxebizitza batean. Antza denez, gizonak arma zuriz eraso dio emazteari. Dibortzioa egiteko prozesua martxan jarria zuten.
Mossoek etxebizitzara jo, emakumea hilda zegoela egiaztatu, eta senarra atxilotu egin dute.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.