Gizartea -

Eguraldia

Euri bizia eta tenperaturak behera

Nafarroako Piriniotan alerta laranja (arrisku garrantzitsua) ezarri dute euriagatik eta alerta horia (arrisku gutxi) Kantauri isurialdean, Estatuko Metereologia Agentziaren arabera.

Bilbon izandako egun euritsu baten artxiboko argazkia. EiTB
Bilbon izandako egun euritsu baten artxiboko argazkia. EiTB
Bilbon izandako egun euritsu baten artxiboko argazkia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zerua estalita egongo da gaur EAEn. Euria egitea espero da, eta zaparradak botako ditu. Gipuzkoan euri-jasa biziagoak izango dira; arratsaldean, berriz, atertzera joko du.

Nafarroako Piriniotan alerta laranja (arrisku handia) ezarri dute euriagatik, eta alerta horia (arrisku gutxi) Kantauri isurialdean, Estatuko Metereologia Agentziaren arabera.

Tenperaturak behera egingo du oro har, Arabako gehiengoak izan ezik, berdin mantenduko baitira. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da kostaldean; ipar-ekialdekoa eta iparrekoa, aldiz, barnealdean. Bi eremuetan ufada ahulak izango dira.

Astelehenerako eguraldiaren iragarpenari dagokionez, zerua lainotuta edo estalita egongo da, eta euria espero da, tarteka, zaparrada biziak. Tenperatura ez da asko aldatuko, apur bat behera egin dezakeen arren. Haizea ahul ibiliko da mendebaldeko kostaldean, eta ahul edo ufadarik gabe gainerako eremuetan. Arratsaldean, mendebaldetik hego-ekialdera noranzkoa aldatzeaz gain, ez dira ufada bortitzak baztertu kostaldean.

Gasteizen 6 graduko tenperatura minimoa izan dute goizaldean, 9 Bilbon eta Donostian. Gehienez 12 gradu izango dituzte Arabako hiriburuan, 14 Donostian eta 15 Bilbon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia Gaurko azken orduko albistea Ekaitzak albisteak